“Kikoren Araua” gurasoei eta zaintzaileei haurrekin elkarrizketa bat hasten laguntzeko
ezarri zen. Oso tresna lagungarria izan liteke sexu-abusuaren eta bestelako sexu
indarkeriaren aurka babesteko.
“Kikoren Arauak” bost atal nagusi ditu.
1. Zure gorputza zeurea da
Haurrei erakutsi behar diegu haien gorputza beraiena dela, eta inork ezin dituela
baimenik gabe ukitu. Adin goiztiar batean sexualitateari eta “gorputzeko zati pribatuei”
buruzko komunikazio irekia eta zuzena izatea —sexu-organoen eta gainerako gorputzatalen
benetako izenak erabiliz— lagungarri izango da haurrek zilegi zer ez den uler
dezaten. Haurrek eskubidea dute muxu emateari edo ukitzeari uko egiteko, hori egin nahi
dien pertsona maite duten norbait bada ere. Ukitze desegoki baten aurrean berehala
eta irmotasunez “Ez” esaten erakutsi behar zaie haurrei, eta egoera ez-seguruetatik
urruntzen, baita beraien bizipenak konfiantzazko heldu bati kontatzen ere. Garrantzitsua
da azpimarratzea behin eta berriz saiatu behar dutela, norbaitek aintzat hartu arte.
Liburuan eskuak baimena eskatzen dio Kikori ukitu baino lehen. Kikok baimena ematen
dio. Eskuak azpiko arroparen barruan ukitu nahi duenean, Kikok dio “Ez, hori ezta pentsatu
ere”. Gurasoek, familia osoak eta zaintzaileek eszena hori erabil dezakete haurrei azaltzeko
edozein unetan esan dezaketela “Ez”.
2. Ukitzeko modu ona – ukitzeko modu txarra
Haurrek ez dituzte beti bereizten ukitzeko modu egokiak eta desegokiak. Haurrei esan
behar diegu ez dagoela ondo norbaitek haien gorputz-atal pribatuei begiratzea edo
ukitzea, edo norbaitek beste pertsona baten gorputz-atal pribatuei begiratzeko edo
ukitzeko eskatzea. “Kikoren Araua” lagungarri izango zaie muga argia eta gogoratzen
erraza bereganatzeko: azpiko arropa. Helduei ere lagunduko die haurrekin
elkarrizketa bat hasten. Haurrak pertsona baten portaera egokia den ziur ez daudenean, ziurtatu behar
dugu badakitela konfiantzazko heldu baten laguntza eska dezaketela.
Liburuan, Kikok uko egiten dio eskuak azpiko arroparen barruan ukitzeari.
Gurasoek, senitartekoek eta hezitzaileek badute haurrei azaltzea
balitekeela heldu batzuek (besteak beste, zaintzaileek, gurasoek edo
sendagileek) haurrak ukitu behar izatea, baina haurrak “Ez” esatera
bultzatu beharko lituzkete, egoera batean deseroso sentitzen badira.
3. Sekretu onak – sekretu txarrak
Sekretuak nahitaezko taktika dira sexu-abusuak egiten dituztenentzat. Horregatik, garrantzitsua
da haurrei erakustea zein den sekretu onen eta txarren arteko aldea, eta konfiantzazko giroa
sortzea. Sekretu bat, kezkatzen baditu, edo deseroso sentiarazten, beldurtzen edo triste
jartzen baditu, ez da ona, eta ez litzateke gorde behar; konfiantzako heldu bati kontatu
beharko liokete (gurasoak, irakaslea, orientzatzailea, polizia, medikua...).
“Ez” egoera batean deseroso badaude.
Liburuan, eskuak argi eta garbi ezetz esatera bultzatzen du Kiko, norbaitek modu desegokian
ukitu nahi badu. Eszena hori erabil daiteke sekretu on baten (adibidez, ustekabeko jai bat)
eta sekretu txar baten (haurra gaizki sentiarazten edo urduri jartzen duen zerbait) artean
bereizten laguntzeko. Gurasoek, familiak eta hezitzaileek haurrak bultzatu beharko lituzkete
sekretu txarrak beraiekin partekatzera.
4. Prebentzioa eta babesa helduaren erantzunkizunak dira
Haurrak, abusua nozitzen dutenean, errudun sentitzen dira eta beldur dira. Helduok saihestu
behar dugu sexualitatearen inguruko tabuak sortzea, haurrek norengana jo jakin dezaten,
kezkatuta, urduri edo triste daudenean. Haurrek sentitu dezakete zerbait ez dagoela ondo,
baina agian ez dakite nola azaldu edo nori kontatu. Helduek adi eta ulerkor azaldu beharko
lukete haien sentimendu eta jokaerarekin. Arrazoi asko egon daitezke haur batek heldu
batekin edo beste haur batekin harremana izateari uko egiteko. Hori errespetatu beharko
litzateke. Hala ere, haurrek uneoro sentitu beharko lukete gai horri buruz hitz egin dezaketela
gurasoekin.
Liburuko eskua Kikoren laguna da. Helduak hor daude, haurrei eguneroko bizitzan
laguntzeko. Helduaren arduren artean sexu indarkeriaren prebentzioa lehenengoa eta
nagusia da, eta garrantzitsua da haurrek zama osoa beren gain hartu behar ez izatea.
5. “Kikoren Araua” osatzeko aholku lagungarri batzuk
Jakinaraztea
Haurrei esan behar zaie zein diren beren segurtasun-sarearen parte izan
daitezkeen helduak. Konfiantzazko helduak —eskuragarri eta entzuteko
eta laguntzeko prest daudenak— aukeratzera bultzatu behar ditugu.
Segurtasun-sareko kideetako bakar batek bizi behar du haurrarekin;
besteek gertuko familiatik kanpokoak izan beharko lukete. Haurrek
jakin beharko lukete konfiantzazko sare horretan daudenei laguntza
nola eskatu.
Egile ezagunak
Kasu gehienetan, abusuen egilea haurrak ezagutzen duen norbait izaten
da. Bereziki zaila da haur txikientzat ulertzea ezagutzen dituen norbaitek
abusuak egin diezazkiekeela. Ez ahaztu abusuak egiten dituztenek haurren
konfiantza bereganatzeko erabiltzen duten prestakuntza-prosezua.
Haurrak ohitu behar ditugu gurasoak, zaintzaileak eta hezitzaileak maiz
informatzera, inguruan arrazoirik gabe opariak eskaintzen, sekretuak
gordetzeko eskatzen edo haurrarekin bakarrik egoten saiatzen den
norbait baldin badabil. Helduei horren guztiaren berri ematea ezarritako
araua izan liteke etxean, eskolan eta haurrak egon ohi diren beste
edozein lekutan.
Egile ezezagunak
Kasu batzuetan egilea ezezagun bat da. Erakutsi haurrei arau erraz batzuk
ezezagunekin jokatzeko moduari buruz: ez igo inoiz ezezagun baten
autora, ez onartu inoiz ezezagun baten oparirik edo gonbidapenik, eta abar.
Laguntza
Haurrek jakin beharko lukete badaudela oso lagungarri izan litezkeen
profesionalak (irakasleak, gizarte-langileak, herriaren eta haurren
defendatzaileak, medikuak, eskolako psikologoa, polizia, eskolako
orientatzailea, etab.), eta badaudela telefono batzuk, behar dutenean
haurrek beraiek aholkularitza eske deitzeko; besteak beste, Haurrei eta
Nerabeei Laguntzeko Europako Telefonoa: 116 111.