The Underwear Rule

Zure semea edo alaba sexu-abusuaren biktima izan dela susmatzen baduzu, garrantzitsua da harekin ez haserretzea. Haurrak ez du sentitu behar zerbait gaizki egin duela.

Ez galdeketarik egin haurrari. Baduzu galdetzea zer, noiz eta norekin gertatu den, baina ez galdetu zergatik.

Saiatu zaitez haurraren aurrean nahigaberik ez adierazten. Haurrek errudun sentitzeko eta informazioa ezkutatzeko joera dute.

Saiatu ondoriorik ez aurreratzen informazio eskas edo ilunean oinarrituta. Lasaitu umea, neurriak hartuko dituzula esanez, eta jarri zaitez harremanetan lagunduko dion norbaitekin: psikologoa, haurren zaintzako espezialista, medikua, gizarte langileren bat edo polizia.

Haurrei Laguntzeko Europako Telefonoa (116 111) doako zerbitzua da, eta horretaz arduratzen diren profesionalek garrantzitsua izan litekeen laguntza eta orientazioa eskaintzen diete haur eta nerabeei, gurasoei, familiei, hezitzaileei eta, oro har, haurrekin zuzenean edo zeharka harremana duten heldu guztiei. Telefono horretara jo behar duzu haur bat sexu indarkeriaren biktima izan dela susmatzen duzunean.