Zure semea edo alaba sexu-abusuaren biktima izan dela susmatzen baduzu, garrantzitsua da harekin ez haserretzea. Haurrak ez du sentitu behar zerbait gaizki egin duela.
Ez galdeketarik egin haurrari. Baduzu galdetzea zer, noiz eta norekin
gertatu den, baina ez galdetu zergatik.
Saiatu zaitez haurraren aurrean nahigaberik ez adierazten. Haurrek
errudun sentitzeko eta informazioa ezkutatzeko joera dute.
Saiatu ondoriorik ez aurreratzen informazio eskas edo ilunean
oinarrituta. Lasaitu umea, neurriak hartuko dituzula esanez, eta jarri
zaitez harremanetan lagunduko dion norbaitekin: psikologoa, haurren
zaintzako espezialista, medikua, gizarte langileren bat edo polizia.
Haurrei Laguntzeko Europako Telefonoa (116 111) doako zerbitzua da,
eta horretaz arduratzen diren profesionalek garrantzitsua izan litekeen
laguntza eta orientazioa eskaintzen diete haur eta nerabeei, gurasoei,
familiei, hezitzaileei eta, oro har, haurrekin zuzenean edo zeharka
harremana duten heldu guztiei. Telefono horretara jo behar duzu
haur bat sexu indarkeriaren biktima izan dela susmatzen duzunean.