Kalkulatzen denez, bost haurretik bat sexu-indarkeria motaren baten biktima da. Adin, arraza, gizarte-maila eta erlijio guztietako haurrei gertatzen zaie. Egilea haurrak ezagutzen duen eta haren konfiantza duen norbait izan ohi da. Egilea beste haur bat edo nerabe bat ere izan liteke.

Zure laguntzarekin, zure umeari hori gertatzea saihestu liteke.

Haurrarekin komunikazio ona izatea da giltza. Horretarako irekitasuna, erabakitasuna, argitasuna, eta beldurtzen ez duen giroa behar da.

“Kikoren Araua” lagungarri izan liteke horretan.

Inoiz ez da goizegi haur bati “Kikoren Araua” erakusteko, abusuak edozein adinetan gerta daitezkeelako.

Zure umearekin gai horri buruz hitz egitean deseroso sentitzen bazara, gogoan izan agian zailagoa izango dela zuretzat, heldu gisa, haurrarentzat baino.